Bizkaiko emakumentzako jabekuntza eskolen topaketa izango da Durangon

0

Urtero bezala, ikasturteari amaiera emateko, Bizkaiko Jabekuntza Eskolen topaketa antolatu izango da aurten ere, eta, lehenengoz, 8 eskola ezberdinetako partaideak elkartuko dira bertan (Elorrio, Abadiño, Durango, Arratia, Ondarru, Basauri, Ermua eta Getxo).

Oraingoan, jaietan indarkeria matxistari buruz mintzatuko dira parte hatzaileak , aurre egiteko estrategia ezberdinak ezagutu eta eztabaidatuz. Bertara joateko, beharrezkoa da maiatzaren 19a baino lehen izen-emate fitxa betetzea eta Etxelilara ekartzea edo etxelila@ondarroakoudala.net helbidera bidaltzea. Ondo antolatu ahal izateko adierazi,  haurtzaindegi zerbitzuari buruzko datuak. Informazio gehiago: 94 613 40 08 (arratsaldez) eta 94 683 36 70 (goizez).

Egitaraua:

  • 10:30 Ongi etorria eta aurkezpena
  • 11:00 Mahai ingurua: Gurekin beldurrak jai: indarkeria matxistaren aurrean estrategia feministak. Miren Guilló, Las Farrucas eta Eragile Moreak.
  • 12:00 Eztabaida
  • 13:00 Kontzertua: Rebeca Lane musikari guatemaldarrarekin
  • 15:00 Bazkaria
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina