Hazilan proiektuan izena emateko epea zabalik

0

20 eta 44 urte artekoen enplegagarritasuna hobetzeko helburua duen HAZILAN proiektuan izena emateko epea zabalik dago. 20 eta 44 urte dituztenek, goi mailako ikasketak (unibertsitate ikasketak edo goi mailako FP), lan esperientzia gutxi eta langabezian edo ordu gutxiko lana dutenek, parte hartu ahal izango dute proiektuan. Izena emateko, Cv eta izena emateko orria beteta bidali behar dira nurrutibeaskoa@leartibai.com helbidera maiatzaren 26an baino lehen.

Programa honetan parte hartzen dutenek, ondorengo ikastaroa burutuko dute:

1.go fasea, Aktibatu: motibatzea, inplikatzea eta aktibatzea.Pertsonengan motibazioa, erantzukizuna, helburuak kudeatzeko gaitasuna, komunikazioa eta abar sustatzea du xedetzat. Coach baten laguntzarekin alderdi psikologikoak eta emozionalak landuko dira, lanbide garapena lortzeko eta laneratzeko konpetentziak lantzeko.
2. fasea, Kokatu: praktikak enpresetan. Parte hartzaile bakoitzari bere lanbide-profilaren araberako esperientzia erreala eskuratzeko aukera emango dio.
EGUTEGIA:
Aktibatu:
Hasiera data: maiatzaren 31
Amaiera data: ekainaren 30
Ordutegia: 9:00- 14:00
Lekua: Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunea. Xemein Etorbidea 12 A. Markina-Xemein
Kokatu: praktikaldiak enpresetan egingo dira, hiru edo lau hilabetetako epea izango dute eta pertsonen profila kontuan hartuko da.

INFORMAZIO GEHIGARRIA: www.hazilan.eus
Tf: 946169088
whatsapp: 645009475

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina