Eraso sexistarik gabeko jaiak eraikitzeko, Brigada Moreak

0

Aurten ere Ondarroako jaiei begira herriko eragile ezberdinekin eraso sexisten prebentziorako lanketa egin eta prebentziorako nahiz erasoen erantzun edo kudeaketarako beharrezkoak diren tresnak sortzeko helburuarekin jaiak hasi aurretik lanketa berezia egin da.

Aurreko urteetan eraso sexistarik gabeko jaiak lantzera bidean emandako pausuei jarraikiz eta urrats bat gehiago emateko xedez  sortu da Brigada Moreen dinamika, eraso sexisten aurrean aktiboki eta kontzientzia feministaz erantzuteko. Brigadetako kideen eginkizunen artean daude, esan bezala, eraso sexiten aurrean erantzutea, baita eraso sexisten gaineko informazioa ematea zein erasoen aurrean babesa eta arreta eskaintzea ere. Guzti horretaz gain, jaietan eman litezkeen maila ezberdinetako erasoen gaineko informazioa jasotzea ere beraien eginkizunen artean dago, erregistro horrek eraso sexisten gaiari dagokionez Andra Mari jaien argazki errealago bat egiten lagundu baitezake. Erregistro hori burutzera bidean udaletxeko ateko buzoia zein erasosexistarikezondarru@gmail.com posta elektronikoa herritarren eskura jarri dituzte, erasoa jasan duenak izenpetuta zein anonimotasunean erasoa eta erasotzailea salatzeko aukera izan dezan, eta orokorren erasotuak zama isilpean eramateko daukan joerarekin apurtu asmoz. Buzoiaren erabilerari dagokionez konfidentzialtasuna eta anonimotasuna erabat ziurtatzen dituzte Brigada Moreetako kideek.

Informazioa zabaltzeko Brigada Moreetan parte hartu duten lagunek, tabernaz taberna ibiliko dira informazioa zabaltzen eta horretaz gain, jaietan kartelak jarriko dituzte, behar duenak helbide elektronikoa eskura izan dezan.

Brigada Moreek eraso sexisten afera arazo kolektiboa dela eta honekin amaitzea denon ardura dela azpimarratzen dute, edozein mailatako eraso sexistaren testigu izan daitezkeenak erasoa salatzera animatuz. Denon konpromisoarekin lortuko baititugu jai parekideak!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina