Bittore Lakaren omenezko murala kokatu dute udaletxe azpian

0

Bittore Lakaren omenezko arte lana kokatu dute aurten Etxelilan egindako ikastaroan parte hartu duten emakumeek. Eguraldi ona aprobetxatu eta asteburu honetan jarri dute Lakaren omenezko murala udaletxe azpian lagatako gunean. Aste honetan Lakari omenaldia ere egingo diote ikastaroan parte hartu duten emakumeek.

Arte sorkuntza landu eta bide batez herriko emakume artista izandakoari omenaldi txiki bat egiteko asmoarekin proposatu zuen 7 emakume eta movimiento taldeak aipatutako ikastaroa. Herriko emakume kontseiluak proposamena onartu eta guztira 14 lagunek parte hartu duten ikastaroa aurrera atera dute aurten.

Ondorengo loturan UdalBarriak aldizkarian gaiari buruz landutako erreportajea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina