Artestura Feministak Lehiaketako lanak aurkezteko azken egunak

0

EAEko Emakumeen Etxeen Sareak Artestura Feministak Lehiaketa jarri du martxan. Emakumeei zuzendutako lehiaketa da eta 18 urtetik gorako emakumeek parte-hartu dezakete. Taldeka edo banaka aurkeztu daitezke lanak eta bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake.

Lehiaketan, adierazpen artistiko ezberdinak onartuko dira, ikus-entzunezkoak izan ezik: marrazkiak, margolanak, diseinu grafikoko lanak, eskulturak, zeramikak, argazkiak, komikiak…

Arte lan proposamenak neurri hauetara egokitu beharko dira gehienez:

  • 146 zm x 114 zm (bi dimentsioetako lanak)
  • 50 zm x 50 zm x 50 zm (hiru dimentsioetako lanak)

Lanak aurkezteko azken eguna irailaren 29a da eta Ondarroako Udalean (Udal Erregistro Orokorra) entregatu behar dira.

Informazio guztia hemen.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina