Kanposantura igotzeko bide bakarra egongo da zabalik bai kotxe eta oinezkoentzat, beraz eta istripuak ekiditeko udalak oinez joatea eskaria egin die herritarrei.
Data berezi hauetan ezinbestean kotxez hurbildu behar duenarentzako bidea zabalik egongo da martitzenean eta eguaztenean goizeko 11:00ak arte. Beraz, kotxez hurbildu behar dutenek ordu tarte horietan egin beharko dute. Sortu daitezkeen arazoak ekiditzeko, Udaltzaingoa egongo da bertan trafikoa zuzentzen.