Udaleko diru-laguntzak eskatzeko epea azaroaren 6tik 24ra izango da

0

Herriko taldeek hamabost laneguneko epea izango dute diru-laguntzen eskaera egiteko, azaroaren 6an hasi eta 24aren artean. Udaletxean bertan aurkeztu ahalko dira, arlo bakoitzak dagokion baldintzak beteta. Hementxe baldintza eta epeei buruzko informazio guztia.

Aurten lehen aldiz, sistema bateratu bat landu du Udalak herriko talde eta udaleko teknikariekin batera, diru-laguntzen eskaria egiteko. Irizpideak batu eta eskariak garai berean egitea lortu da horrela. ‘Herritarrei eta herriko kirol eta kultur taldeei gauzak asko erraztuko dizkietela uste dugu’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina