Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra, urte osoan

0

Etxelilak eta Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta, ekimen ugari ari dira aurrera ateratzen emakumearen indarkeria salatzeko.Azaroaren 25ean 13:00etan Alamedan kontzentrazioa egingo da eta bertan izango gara Udaleko ordezkariak, eta dei egiten diogu herritar guztiei, elkarrekin, protestan parte hartzeko, inolako diskriminaziorik gabeko, gizarte parekide bat eraikitze bidean.

Bestetik, gaur, ostirala, Beldur Barik lehiaketako sari banaketa izango da arratsaldeko 18:00etan Etxelilan. Herriko gazteek, sormena lagun, lau bideo aurkeztu dituzte lehiaketara, eta denetan azpimarratzen da emakumeek Beldur Barik bizitzeko dute eskubidea.

Udalerrietako BB Lehiaketara aurkeztutako lanak BB Jarreraren irizpideekin baloratu ahal izateko epai-mahaia hezkidetzaren, berdintasunaren eta feminismoaren arloekin lotutako jendearekin osatu da. Alegia, lehiaketa orokorreko epai-mahaiaren osaera irizpideak jarraituz,

Ondarroako epaimahaia ondorengoek osatzen dute: hezkidetza batzordeko kide bat, ikus-entzunezko esparruko profesional feminista, Ondarroako emakumeen udal berdintasun Kontseiluko ordezkari bat, berdintasun arloko zinegotzia eta berdintasun teknikaria. Hauek dira Epaimahaikideak: Miren Larrea Murgoitia, Ale Goikoetxea Vazquez, Amaia Lekunberri Ansola, Bisit Beiro Badiola eta Rosa Baltar Cabo

Lan guztiek indarkeria sexistari Beldur Barik jarrerarekin erantzuten diote

Identifikatutako ezberdintasunezko edota indarkeriazko egoerei aurre egiten diote modu norbanakoan (beldurrik gabe, egoerari irtenbidea planteatuz, norbere gaitasunak erabilita besteen laguntza eskatuta…), edota kolektiboan (elkartasuna adieraziz indarkeriazko ezberdintasunezko egoera bizi duen norbaiti, indarkeria erabiltzen duen horren aurka talde bezala posizionatuz…). Indarkeriari modu aktiboan eta positiboan aurre egiten diote, neskek ahalduntze jarrerak erakutsita, eta mutilek indarkeriaren aurkako posizionamendu argia erakutsita.

Orijinaltasuna, koherentzia eta mezua

Formatoaren eta kalitatearen gainetik, mezua gailentzen da sariketa honetan. Ez dira lan errepikatuak izango, edo beste lan batzuen kopia. Gaia lantzeko modu alternatiboak erabiltzea baloratuko da, irtenbideak eta eraldaketak sustatuko dituen jarrerak planteatuta.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina