Hipopresiboen ikastaroa izango da Etxelilan

0

Urtarrilaren 24an hasiko da Etxelilan antolatutako Jabekuntza Eskolen egitarauaren barnean antolatutako, hipopresiboen ikastaroa. Ikastaro honetan, ariketa konkretu baten bidez, emakumeek urteen eraginez edo ama izatearen ondorioz izan dezaketen arazoak tratatu, gutxitu eta eragozteko hipopresiboak landuko dira. Nagore Basterra fisioterapeuta eta osteopata izango da ikastaroa gidatuko duen irakaslea. Ikastaroa urtarrilaren 24 eta 31, otsailaren 7, 21 eta 28, martxoaren 7, 14 eta 21ean izango da 18:00etatik 19:00etara Etxelilan.

Ikastaroan izena emateko ezinbestekoa da aurretik ikastaroan parte hartu ez izana. 10 pertsonentzako tokia dago ikastaroan, zenbaki hau gaindituz gero, itxaron zerrenda osatuko da. Behin ikastaroa amaituta, Etxelilak gunea eskainiko du taldeak dinamizatzailerik barik jarraitu ahal izateko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina