Marian Gerrikabeitiaren ‘¿A dónde vamos?’ dokumentalaren emanaldia eta ondoren solasaldia izango da abenduaren 22an Kofradia Zaharrean. Emanaldia 18:00etan hasiko da Kofradia Zaharrean eta bukatutakoan 19:15ean, dokumentalaren inguruko solasaldia izango da.
¿A dónde vamos?’ adin guztietako jendearentzat da, eta galdera honek sortutako jakin-minaren ondorioa da: zerekin egongo dugu topo nagusi garenean? Gainera, helburu garbi bat du: gizartean gogoeta eta sentsibilizazioa sortzea, ikus dadin zahartzarora heltzen direnean pertsonek oraindik ere badutela funtsezko eginkizun garrantzitsu eta aberasgarri bat.