Etxelilako hipopresiboen ikastaroa bete egin da

0

Jabekuntza eskoletan antolatutako hipopresiboen ikastaroak beteta dago dagoeneko, beraz, aurrerantzean izena ematen duten guztiak itxaron zerrenda batean jasoko ditu udalak, lekua egongo balitz deitzeko. Ikastaro honetan, ariketa konkretu baten bidez, emakumeek urteen eraginez edo ama izatearen ondorioz izan dezaketen arazoak tratatu, gutxitu eta eragozteko hipopresiboak landuko dira. Nagore Basterra fisioterapeuta eta osteopata izango da ikastaroa gidatuko duen irakaslea. Ikastaroa urtarrilaren 24 eta 31, otsailaren 7, 21 eta 28, martxoaren 7, 14 eta 21ean izango da 18:00etatik 19:00etara Etxelilan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina