Gaur goizaldean Ondarroako bi lekutan edukiontziak erre dituzte

0

Gaur goizaldean Ondarroako bi leku ezberdinetan lau edukiontzi erre dituzte eta kalte materialak eragin dituzte. Udalak duen informazioaren arabera suteak eragindakoak izan dira.

Udalak gertakari hauek salatu nahi ditu eta herritarrei aurrerantzean ere herrigintzan lanean jarraitzeko deia luzatu nahi die. ‘Honelako gertakariek aurrera egitea eragozten digute, momentu honetan gure indar guztiak herrigintzan jarri behar ditugu’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.  Horrenbestez, gertatutakoa ikertzeko konpromisoa hartu du udalak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina