Gabonetako argiak jarri ditu udalak

0

Ondarroako Udalak gabonetako argiak jarri ditu herriko hainbat gunetan. Aurten baina zailtasun teknikoak izan ditu herriko auzo batzuetan argiak jartzeko.

Kale Handian esaterako, jasogailua beharrezkoa da argiak jartzeko eta San Ignazioko bidea itxita dagoenez, ezin da ibilgailua Kale Handian sartu. Horrenbestez, aurten behintzat ezin izango dira argiak jarri. San Ignazio kalean ere arazo teknikoak izan dira eta ahaleginak egin diren arren aurten ezin izango dira argiak jarri. Argien euskarriak ez dira bateragarriak San Ignazio kaleko hainbat gunerekin, eta horretaz gain, fatxada batzuetan egin dituzten aldaketak direla eta, ezin diraargiak jarri nahiz eta udal langileek ahaleginak egin dituzten, istripu txiki bat gertatu argiekin eta horren ondorioz udalak San Ignazio kalean aurten behintzat argiak ez jartzea erabaki du.

Egoera ikusita, kalean gabon giroa falta ez dadin, Alamedan argi gehiago jarriko ditu udalak eta hurrengo urtera begira ohiko lekuetan argiak jartzeko aukerak aztertuko ditu.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina