Gero arte Ekai

0

Chrysallis EH elkarteak deituta, Ondarroako herritarrek gero arte esan diote Ekairi, larunbat arratsaldean egin den konzentrazioan. Senide eta lagunei babesa erakustearekin batera, aurrera begira lanean jarraitzeko beharra azpimarratu nahi du Ondarroako Udalak.

Azken egun zail hauetan, euren bihotz onez lanean aritu diren herritar eta elkarteei bere esker ona adierazi die udalak, eta bereziki transfobiaren kontra eta gorputz eta identitate aniztasunaren alde lanean ari direnen jarrera txalotu.

Ekairen heriotza alperrik izan ez dadin Ondarroako Udalak bere esku dagoen guztia egingo du aurrerantzean ere.

Transfobiarik ez. Ez hemen, ez inon.

Maite zaitugu Ekai.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina