Beltzezko Emakumeen esperientzia izango da asteartean Etxelilan

0

Staša Zajović Montenegroko Feminista eta antimilitarista ezaguna izango da martxoaren 6an 19:00etatik aurrera Etxelilan.

Memoria feminista eta antimilitaristaren eta gerraren kontrako hitzaldia egingo du Zajovicek. Bereziki, gerra, gatazka armatu eta bortxazko lekualdaketetan estrategia feministak zeintzuk izan diren eta izan daitezkeen azalduko du.

Staša Zajović 1953an jaio zen Nikšić-en, Montenegron (Jugoslavia ohia). Belgradoko unibertsitatean Hizkuntza Erromanikoak ikasi zituen 1977an. Ekintzaile gisa Žena i društvo-n (emakumea eta gizartea) hasi zen 1985ean. Hainbat mugimendutan parte hartu ostean, 1991 Beltzezko Emakumeen mugimendua sortu zuen, eta gaur arte koordinatzailea da. Jugoslaviako gerraren aurka ekintza ugari egin zituen emakume taldeak, baita bereziki emakumeen kontrako gerra krimenak salatzeko ere. Bakearen aldeko nazioarteko hainbat topaketa eta koalizio sortu ditu, mundu mailako erreferente bihurtzeraino. 2010ean Emakumeen Auzitegia sortu zuen, gerra krimenak ikuspegi feminista batetik aztertzeko eta beharrezko erantzukizunak aztertzeko. Gaur egun jarraitzen du prozesu horretatik ateratako ondorioak aztertzen.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina