Irakaslea: Idoia Eizmendi Aldasoro (Berdintasunerako teknikaria, kazetaria eta Noka talde feministako kidea)
Egutegia: Apirilaren 12tik maiatzaren 31ra, ostegunero
Ordutegia: 18:00etatik 20:30etara
Ikastaroaz: Ikastaroaren helburua da entzuleri mota ezberdinen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta ziurtasuna lortzea. Horretarako, ditugun beldurrak identifikatu eta aztertu eta horiei aurre egiteko teknikak praktikan jarriko ditugu, beti ere, generoak komunikazio prozesuan duen eragina kontuan hartuz. Metodologia parte hartzailea izango da, teoria eta praktika uztartuz.