Ondarrutarren gehiengoaren borondatearekin bat egiten duelako Ondarroako Udalak deia egiten du Gure Esku Dagok ekainaren 10ean antolatu duen giza katean parte hartzeko.
Elkarteak izena emateko bi aukera ematen ditu: astelehenetatik ostiraletara Kantoipeko bulegoan 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandetan Alamedan 12:30etatik 14:00etara.