Sutea jada itzalita dago eta familia guztiak itzuli dira euren etxeetara

0

Astelehen iluntzean Conservas Ortiz fabrika zaharrean piztutako sutea jada erabat itzalita dago. Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute kalera ematen duten teilatuko zatiak kentzen.

Sutearen eta kearen ondorioz inguruko lau etxebizitzetako bizilagun guztiak kaleratu behar izan dituzte udaltzainek, 40 familia inguru. Ondarroako Udalak Zaldupe Udal Kiroldegia prestatu du gaua bertan pasa ahal izan dezatenĀ  herritarrek baina ez da beharrezkoa izan. Goizeko 1:15ean itzuli dira etxeetara familia guztiak.

Goiko solairuan hasi da sutea, baina ezin da oraindik jakin zeintzuk izan diren arrazoiak. Kalte materialei dagokionean fabrika zaharra erabat kiskalita geratu da, baina inguruko etxebizitzei dagokionean ezin da oraindik jakin zeintzuk diren beroak edo keak eragindako kalteak.

Sua piztu bezain laster protokolo guztiak martxan jarri dira eta Gernikatik ere etorri dira hainbat suhiltzaile. Ondarroako Udalak eskertu egin nahi du langile eta bolondres guztiek izandako jarrera.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina