Ondarroa aurrekontuak onartu dira: optimizazioari esker zerbitzuen murrizketarik gabe

0

Ekainaren 28an onartu dira 2018rako Udal Aurrekontuak. Ondarroako Udaleko batzordeak elkarlanean aritu dira optimizazioa lortuz. Lan eta zerbitzuen bikoizketa saihestu eta zerbitzurik murriztu gabe aurrekontuak aurrera ateratzea lortu da.

Azken hilabeteetan eragile eta herritarrekin biltzen egon dira udal ordezkariak, euren iritziak jasotzeko eta horren arabera moldatzeko aurrekontuak, martxoan auzo guztietan egin ziren auzo batzarrak, esaterako.

Ateratako ondorioen artean derrigorrak ez diren baina udalak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu babestu nahi izan dira, eta moldaketak egin arren inongo murrizketarik ez da aplikatuko. Udalak jasotakoaren arabera zerbitzu hauek dira lehentasunezkoak herritarrentzat: Musika Eskola, Herri Busa, Etxelila, Gazte Lekua, Garapen Agentzia, Kultur jarduerak eta Kiroldegia.

Zerbitzu hauek herritarrei zenbakietan neurtzea zaila diren onurak eskaintzen dizkie, kalitatezko bizitza bat eraikitzeko ezinbestekoak, eta horregatik zaindu egingo ditu Udalak.

Kamiñaldeko 2.600.000 euroko inbertsioak udaleko arlo guztietan moldaketak egitea derrigortu dute Udal Gobernua, gutxi gora behera %10a gutxitzea. Hala ere, udala pozik dago egindako lanarekin: urgentziazko beharrak asetzea eta oinarrizkoak mantentzea lortu egin da.

Gauzak horrela, ez da zerbitzuetan murrizketarik egin azken hilabeteetan egindako optimizazio lanei esker, batzorde ezberdinak dituzten beharrak batu direlako. Ekimen kopurua mantenduko da beraz, udaleko batzordeen arteko elkarlan handiagoarekin.

2018ko inbertsioak: 639.624 euro

Herriaren hobekuntzarako 639.624 euroko inbertsioa egingo da, bereziki, kaleen asfaltatzea eta hobekuntzan. Lehentasun osoa duten inbertsioak hartu dira kontuan eta honek hirigintzan izan du isla handiena, herritarrek hala eskatuta. Honela banatu dira inbertsioak arloka:

Kultura batzordea

15.870

Presidentzia

27.548

Hezkuntza:

34.207

Ongizate batzordea:

14.000

Kirol batzordea:

24.137

Hirigintza:

516.462

Hirigintza batzordetik eta bereziki bide publikoaren zolaketari dagokionean, honakoak dira aurreikusi diren lanak:

  • Magdalena Auzoan losak konpondu ziren arren errepidean botatako galipota berritu egingo da datozen hilabeteetan. 73.000 euro.

  • Nasa Kaleko lurra konpondu eta asfaltatu egingo da. 62.179 Euro.

  • Zaldupe Eskola Publikoko patioko lur zati bat eta bidezidorra konpondu egingo da. 34.207 Euro patioa eta 7.000 euro bidexka asfaltatzea.

  • Txorierreka egiten ari diren etxebizitzen inguruneko urbanizazioa. Lan horiekin batera gas hobien instalazioa egingo da Txorierreka goraino. 168.283 euro.

  • Kamiñazpin iaz parte hartze prozesua egin zen auzoaren urbanizazioa egiteko. Bigarren parte hartze prozesu bat egingo da irisgarritasun aldetik arazo ugari sortu baita urteetan izandako urbanizazio faltarengatik. Prozesu honen ondorioz, bizilagunek erabakiko dute nolako auzoa nahi duten eraiki. 40.000 euro.

Mantentze lanei lotuta hainbat lan egingo dira ere herriko bide publikoen hobekuntzarako. Hala nola, Agustin Zubikarai-en urbanizazioa eta tela asfaltikoa jarriko da (bizilagunen komunitateak proiektua aurkezten duenean Udalak berari dagokion parte egiteko konpromisoa hartu du). Musika Plazako pareta konpondu egingo da, dauden filtrazioak kentzeko (lanak irailean hastea espero da). Azkenik, Artibai egoitza aurreko plaza konpondu egingo da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina