Harrera egin dio Ondarroako Udalak Oriotik etorritako Zergatik ez? espedizioari

0
Ondarroako Udalak merezitako harrera egin dio Oriotik etorritako Zergatik ez? espedizioari, joan den larunbatean. 32 emakume oriotarrek lau etapatan 198 kilometroko Orio-Bilbo-Orio ibilbidea arraunean egitea dute erronka.
Beroaren ondorioz, behar baino beranduago iritsi dira, eguerdiko 15:30ean. Ordurako, Andrabanda feministak harrera egin die euren danborrekin eta Zunbeltz Bedialauneta alkatea, Bisit Beiro Badiola zinegotzia eta herritarrak prest zeuden.
Bedialaunetak oroigarria eskaini die emakume arraunlariei, eta berdina egin dute hauek Udalari egindako harrera eskertuz.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina