Kirol eta kultur teknikariaren lan poltsarako azterketa hilaren 28an izango da

0

Irailaren 28an izango da kirol eta kultur teknikariaren lan poltsarako proba teoriko eta praktikoa. Hemen da onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Kirol eta kultur teknikariaren lan-poltsa osatzeko prozesuan, Epaimahai Kalifikatzaileak irailaren 17an egindako bileran honakoa erabaki zuen:

1. Ariketa teorikoa eta praktikoa batera egingo dira, eta ariketok goizeko 9:00etan hasiko dira Ondarroako Udal Liburutegian (San Ignazio kalea, 35)

2. Hautagaiek ariketan zehar ezingo dute dokumentaziorik, araudirik edo material lagungarririk erabili.

3. Ariketa teorikoak erantzun anitzeko 50 galdera izango ditu. Horietatik 24 ondo erantzun beharko dira gainditu ahal izateko.

4. Ariketa praktikoan bi kasu praktiko planteatuko dira, eta berauei erantzun beharko zaie.

5. Probarako boligrafo urdina edo beltza eta identifikatzeko nortasun agiria ekarri beharko dute.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina