Beldur Barik lehiaketan aurkezteko epea azaroaren 9a izango da

0

Beldur Barik lehiaketaren. 9. edizioa antolatu da 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin. Alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin. Lanak aurkezteko epea irailaren 24ean ireki da eta azaroaren 9an itxiko da.

Parte-hartzeko bi kategoria daude: batetik, 12-17 urte bitartekoak, eta, bestetik, 18-26 bitartekoak. Lehiaketan bakarka edo taldeka (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat) hartu daiteke parte eta lan guztiak euskaraz aurkeztu beharko dira.

Ondarroan Beldur Barik programan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, herriko gazteek Beldur Barik jarrera agertzeko.

Azaroaren 23an, Etxelilan, Ondarroako sarien banaketa egingo da. Lehiaketa orokorreko sariak, berriz, azaroaren 24ean banatuko dira Arabako herri batean (zehazteke).

Beldur Barik Jarrera

Beldur Barik ez da bakarrik ikus-entzunezko lehiaketa bat, aurkeztutako lanek Beldur Barik jarrera azaldu behar baitute. Hau da, kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpen desberdinak eraldatzeko norbanako zein taldekako konpromisoa islatu behar dute. Beraz, kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken jabekuntzatik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa erakusten dutenak.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada. Honako sariak banatuko dira:

1. kategoriako saritua: 500 euro
1.Kategoriako aipamen berezia: 300 euro
2. Kategoriako saritua: 500 euro
2. Kategoriako aipamen berezia: 300 euro
Ikus-entzunezko ekoizpen onena: 300 euro
Parte hartzeari saria: 300 euro

Ondarroako Udalak hurrengo sari hauek emango ditu:
1. Kategoriako saria: 400 euro
2. Kategoriako saria: 400 euro

Epaimahaia honako hauek osatuko dute: proiektua bultzatzen duten instituzioetako ordezkariak; sorkuntza, kultura eta hezkuntza arloekin lotutako eta berdintasun politiken alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan aritzen diren emakume feministak; eta aurreko edizioko irabazleak. Epaimahaiak kategoria bakoitzeko sariak eta ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria aukeratuko ditu, eta herri bozkaketaren bitartez parte-hartze saria, berriz, Beldur Barik web gunearen bitartez egingo da (azaroaren 24tik 27ra).

Tokian tokiko epaimahaia osatuko da Ondarroako artelanak baloratzeko. Era honetara osatuko da: hezkidetza batzordeko kide bi, Ondarroako emakumeen udal berdintasun kontseiluko ordezkari bat, Berdintasun arloko zinegotzia eta berdintasun teknikaria.

Informazio guztia lehiaketaren oinarriak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina