Ondarroako elkarte eta eragileentzako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da

0

Ondarroako Udalak, bere aurrekontu-baliabideen esparruan lehia askeko deialdia ireki egiten du 2018 urtean egitekoak diren proiektuetarako diru-laguntzak emateko. Deialdi honek hainbat diru laguntza jasotzen ditu agiri bakar batean, diru laguntzak hartuko dituzten elkarte eta entitateei araudi erreferentzia bakarra emateko.

Honako arlo hauetako laguntzak sartzen dira:

1. Berdintasuna

2. Euskara

3. Gizarte arloa

4. Hezkuntza

5. Ingurumena

6. Kirola

7. Kultura

Diru laguntza eskatu ahal izateko egoitza edo jarduera eremua Ondarroan duten pertsonak eta irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakundeek.

Hemen dira, baldintza eta oinarri guztiak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina