Beste urte batez, Ondarroako Udalak, Berdintasun Kontseiluak eta Etxelila emakumeon topalekuak, Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza eskolen sarearekin batera, ikasturte osorako jabekuntza eskolak antolatu ditu. Matrikulazio epea urriaren 9tik aurrera egongo da zabalik. Deskargatu hemen egitarau osoa.
Teoria feministan sakontzeko, eta ingurunea hobeto ulertzeko tresnak eskainiko dizkio ikastaro bakoitzak Ondarroako emakumeei. Urtez urte Etxelilaren baitan antolatzen diren ekimenak gorantz doazela ikusirik, pozik agertu dira udal ordezkariak.
Ondarroako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak ez du Eskola hutsa izan nahi, parte-hartze gunea baizik. Horregatik jarraian dituzuen parte-hartze guneak zabalduko ditugu eta horietan parte hartzera animatzen zaituztegu: Aringaingan kirol taldea, literaturaz eztabaidatzeko gunea, hipopresiboen taldea, andrabanda feminista eta neska gazteen txokoa.
- Urriaren 23an, 19:00etan “aringaingan”martxan
- Urriaren 26an, 19:00etan, neska gazteen txokoa.
Matrikula epea zabalik
- Ikastaro bakoitzaren prezioa: 5-10 euro . Oinarrizko errenta jasotzen dutenek eta 20 urtetik beherako gazteek, ostera, %50eko deskontua izango dute.
- Plaza-kopurua: Ikastaro bakoitzeko lagun-kopurua bete ahala itxi egingo da matrikulazioa.
- Talde bakoitzeko, gutxienez, 7 lagun. Izena emateko: Matrikula-fitxa bete eta ordainketa egin behar da. Goizetan, Udal Diru Bilketa bulegoan (Kantoipe 3an) egiteko aukera egongo da, eta arratsaldeetan, Etxelilan (Artibai 3, 1. pisua).
- Matrikula ez da onartuko matrikula-fitxa bete eta ikastaroa ordaindu arte. Eta behin matrikula eginda, baja emanez gero, ez da dirurik itzuliko.
- Emakumeentzako Jabekuntza eskolako ikastaroak ETXELILAn egingo dira.
- Bertara joan matrikula egiteko eta informazio gehiago jasotzeko.
- haurtzaindegi zerbitzua TXIRRIMORRASKI Ikastaro guztietarako eskainiko da. Ezinbestekoa da zerbitzu hori beharko duzuela guri jakinaraztea astebete aurretik.
Lehen saioa urriaren 19 eta 20ean
MERKATUA EDO BIZITZA?
Gako feministak bizitza hobeak eraikitzeko Feminismoan urte asko daramatzagu geure kritika propioa egiten egungo ekonomiari eta baita proposamen alternatibo bat eraikitzen ere. Ondo dakigu nola emakumeen lan ezkutuak konponbidea bilatu dion merkatuek erasotutako bizitzari. Baina oraindik bidea dugu egiteko: Zein harreman du sistemak gure eguneroko bizitzekin? Nola eraikitzen ditugu alternatibak egunerokotik? Ikastaro honetan aurrera egiten jarraitu nahi dugu, aurretik emandako pausoak elkarrekin sendotu eta harago joateko.
- Irakasleak: Silvia Piris Lekuona soziologoa eta Amaia Pérez de Orozco ekonomia feministan aditua. Colectiva XXK Feminismos, pensamiento y acción taldeko kideak.
- Iraupena: 4 orduko 2 saio
- Egutegia: Urriak 19 eta 20 Ordutegia: barikuan 16:30-20:30, eta zapatuan, 10:00-14:00.
- Matrikula: 5€ euro