Nik sinistetsut: Ondarroako emakumeon indarkeriaren kontrako leloa

0

Azaroan, urtero bezala, indarkeria matxistaren kontrako ekimen ugari egingo da Ondarroan, udal berdintasun batzordeak eta Etxelilak antolatuta. “Nik sinestetsut” lelo bateratua adostu da mezu hau zabaltzeko: “Indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakume guztioi esan nahi dizuegu: haiekin gaudela, sinesten diegula eta gure babes eta elkartasun osoa izango dituztela. Zure egia gurea ere badelako, guk sinesten dizuegu”.

Hau da azaro osorako aurkeztutako egitaraua. Hemen ere deskargatu dezakezu.

  • Azaroaren 30era arte. ERAKUSKETA: “Loratu” Uxue Bereziartua Lonbide ilustratzailea.

  • Azaroak 22, eguena, 19:00etan. IPUIN KONTALARIAK. “Emakume Afrikarrak. Ahozko narrazioak”. Aiz Olabarrieta eta Boni Ofogo-k indarkeria matxista jasan duten eta ihes egin duten lau emakume afrikarren istorioak kontatzen dituzte.  CEAR Euskadi. Antolatzailea: Udaleko kultur aniztasuna.

  • Azaroak 23, barikua, 18:00etan. Beldur barik lehiaketako SARI BANAKETA. Ondarrutik 7 lan aurkeztu dira, inoiz baino gehiago.

  • Azaroak 24, zapatua. Beldur barik Topaketa. Lehiaketa orokorreko sari banaketa, GASTEIZEN.

  • Azaroak 25, domeka. EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

    • 12:00etan. Etxelilatik Alamedara KALEJIRA Andrabanda feministarekin.

    • 13:00etan, Alamendan. KONTZENTRAZIOA.

  • Azaroak 27, martitzena, 19:00etan. HITZALDIA: Eraso matxistak herri mugimenduetan: prebentzioa lantzeko zenbait gako. Joxemi Zumalabe Fundazioa. Parte hartzen dugun taldeetan hainbat aspektu zainduz gero, giroa osasuntsuagoa eta parekideagoa izango da. Bide horretan taldearen harremanen lanketa, horizontaltasuna bultzatzea, kohesioa indartzea, tresna espezifikoak sortzea eta komunikatzeko erak aztertzea lagungarri suerta daiteke. Era berean, eraso matxisten prebentzio ezinbestekotzat jotzen dugu eta hitzaldian horretaz arituko gara, gakoez, aukerez zein zailtasunez

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina