Beldur barik lehiaketako sariak bariku honetan banatuko dira

0

Lehiaketaren helburua da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira. Ondarroako sari banaketa bariku honetan banatuko dira: 18:00etan Etxelilan.

Parte-hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzean oinarritutako gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilek matxismoaren aurka hartutako konpromiso pertsonalak eta kolektiboak adierazten dituenak.

Epaimahaia eguaztenean. Balorazio irizpideak

  • Originalitatea mezuak adierazteko orduan.
  • Begiraden irekiera gazteek beraien egunerokoan bizi dituzten indarkeria adierazpenak identifikatzerako orduan.
  • Aurkeztutako irtenbidearen ikuspegia eta tonua (Beldur Barik Jarrera, humorea, erantzun positiboak )

Aurkeztu diren lanak: http://beldurbarik.org/eu/category/lanak-2018/bizkaia-lanak-2018/ondarroa-lanak-2018/page/1/

Lehiaketa orokorra:

Web orrialdean (www.beldurbarik.eus ) herri bozka egin ahal izateko esteka agertuko da azaroaren 18an gaueko 24:00etan. Herri bozkaren lehioan klikatu eta erregistratu behar zaretela esango dizue, pauso hori egin arte ezin duzue bozkatu ( izena eta e-posta jarri behar dira).

Hau bete ostean e-posta bat jasoko duzue izen ematea onartzeko, beraz, e-posta baieztatu eta bozkatzeko aukera izango duzue. Bideo bakoitzaren amaieran izango duzue bozka emateko aukera.

Bozka eman ostean ranking-a ikusi ahalko duzue.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina