Etxelilaren abestia kaleratu dute

0

Orain dela bost urte sortu zen Etxelila Emakumin Topaleku, mugimendu feministaren, emakume elkarteen eta Ondarroako Udalaren lanari esker. Etxelilak eta Berdintasun Batzordeak eskerrak eman nahi dizkizue hau erein eta hazi duten guztioi, nolabait proiektuaren parte izan direnei eta proiektuari bizia jarri dietenei. Espazio goxo, seguru eta eder bat sortu da denon lanari esker; konplizitatetik, ahizpatasunetik eta zaintzatik.

Hori dela eta, egindako ibilbideari musika eta hitzak jarri dizkiote elkarrekin buruak, hankak eta eskuak mugitzeko asmoz. Azalera taldeak sortu du abestia, Nerea Larrinagaren, Goretti Serranoren eta Alba Idoiagabeitiaren kolaborazioekin, eta Uxue Alberdik jarri dio letra. Igo bolumena eta askatu gerriak, hau da Etxelila abestia!

ENTZUN HEMEN:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina