Saharar kanpamentuetara eramateko janari bilketa otsailaren 22 arte

0

Urtarrilaren 21ean hasi eta otsailaren 22ra arte izango da Saharar errefuxiatuen kanpamentuetara eramateko janari bilketa. Saharako ilargi erdi gorriaren eta emakumeen nazio batasunaren deiari erantzunez, eta Sahararen elkartasun taldearen koordinazioaren barnean, Sahararen aldeko 15. euskal karabanarako janari bilketa martxan jarri du aurten ere Yaalah elkarteak Ondarroako Udalaren laguntzarekin.

2019ko martxoan aterako den karabana honen helburu nagusia herri sahararrari ahalik eta elikagai gehien eramatea da, Tindufeko (Algeria) errefuxiatuen kanpalekuetan pairatzen duten elikagai falta lehuntzeko asmoz.

Berrogei urtetik gora daramatzate atzerrian, Algeriako “hamadan” eta nazioarteko laguntzak eusten ditu saharar errefuxiatuen itxaropenak. Mendebaldeko Saharako gatazka munduan dagoen krisirik luzeena da Palestinarraren ondoren. Arrazoi politikoengatik dira errefuxiatuak eta beraien lurraldeetatik kanporatuak, ez goseteengatik ez eta hondamendi batengatik.

Horregatik bat egiten dugu kanpaina honekin eta zuei ere gurekin bat egiteko eskatzen dizuegu.

Ondarroan kanpaina 2019ko urtarrilaren 21ean hasi eta otsailaren 22an amaituko da. Janaria batzeko lekuak hauekizango dira:

-Ikasleentzako: Zaldupe Eskola, Zubi Zahar Ikastola, Txomin Agirre Ikastola eta institutua.

-Gainontzeko herritar guztientzat: Udaletxe azpiko bulegoen sarreran egongo den kutxan.

Hauek dira jasoko diren elikagaiak: arroza, pasta, atun eta sardina kontserbak, azukreak, lekaleak eta konpresak.

Eskerrik asko parte hartzeagatik.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina