Martxoaren 8ko egitarauarekin bat egin du Ondarroako Udalak

0

Ondarroako Udalak bat egin du Ondarroako Mugimendu Feministak antolatutako egitarauarekin. Iaz bezala emakumeen greba orokorrarekin bat egingo du Udalak ere.

Martxoaren 1ean, barikua, 18:00etan Etxelilan binakako bakarrizketa egingo dute Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik “Bakean dagoena bakean utzi” izenburupean.

Martxoaren 8an Euskal Herri osoan deituta dagoen greba feministarekin bat egingo du Ondarroako Udaleko berdintasun kontseiluak, baita Ondarroako Mugimendu Feministak antolatutako ekimenekin. 12:00etan Etxelilatik Alamedara manifestazioa egingo da eta ostean, 13:00etatik 17:00etara gune feminista aldarrikatzailea bihurtuko dugu Alameda. 18:00etan Itsasaurretik abiatuko da Kotxe karabana feminista Markinaruntz, bertan egingo baita 19:00etan eskualde mailako mobilizazioa.

Mugimendu feministak, martxoaren 8an amantal moreak balkoitik zintzilikatzeko deia egin du, baita besoko zapi morea

Martxoaren 1etik 29ra bitarte Etxelilan Arramazka erakusketa egingo da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina