Hilabete honetan onartuko diren aurrekontuei buruz herritarrak informatzeko eta iritzia jasotzeko auzo batzarrak antolatu ditu Ondarroako Udal Gobernuak. Apirilaren 8an Artako eta Antiguako Amako bizilagunekin egingo da bilera Antiguako Amako egoitzan arratsaldeko 18:30etan. Alde Zaharreko, San Juan Txurruko eta Madalenako bizilagunekin apirilaren 10ean izango da Kofradia Zaharrean ordu berean; eta Saninazioko eta Kamiñazpiko bizilagunekin batzarra apirilaren 11ean egingo da alcoholicos anonimosek duen lokalean 18:30etan ere.
Eneritz Basurko alkateordeak adierazi duenez “udala beti saiatzen da herritarrekin harreman zuzena izaten. Baina komunikazioa bi aldeetako izatea da garrantzitsua, gu egitera goazena aurkeztu eta herritarrek esateko daukatena entzun”.