Maiatzaren 17an aniztasuna landuko dute Ondarroako ikasleek

0

Ondarroako Hezkidetza Egitasmoak unitate didaktikoa prestatu du Ondarroako ikastetxe guztietan landu dadin maiatzaren 17rako. Honekin lotuta, aurtengo Ekainak 28an, Sexu askapenerako nazioarteko egunean, Alamedan ANIZTASUNA islatzen duen erakusketa bat burutzeko proposamena egin du Ondarroako Udaleko Berdintasun sailak herriko mugimendu feministarekin batera.

Unitatean, beti bezala, ikasgeletan LGTBI mugimenduaren ikusgarritasunerako ariketak proposatzen dira, bai gaia bera lantzeko, eta baita irakasleek euren materialaren sorkuntzan begirada anitz hau kontuan izan dezten,  heteronormatibitatez bustitako iruditegiak irauliz. Jendarte bezala aske bizi (nahi) ditugun errealitateek gure geletan eta ikastetxeetan lekua har dezaten.

0 urte betetzen dira STONWALLeko gertakarietatik, LGTBI mugimenduak errepresio eta debekuari aurre egin zietenetik. Gertakari hura erakusketa bateratu baterako gai zentral bezala eskaintzen digu Hezkidetza Egitasmoak: “Gure Alameda, “Stonwall Auzoa” bilakatuko dugu!”. Ikastetxeak berak erabaki dezake, kurtsoka egitea, gelaka  edo bi kurtso batuz. Proposatutako sorkuntza lana librea da, murala, argazki Collagea, oihalekin zerbait jostea…

Mugimendu feministak ekainaren 28rako prestatu duen behin-behineko egitaraua hemen dago:

  • Ekainak 27, 19:00etan, Alamedan (eguraldi eskasa izanez gero, Etxelilan) Hizketaldia: German Urteaga eta Ibane Imaz
  • Ekainak 28. Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna.
    • 18:30ean Kalejira Andrabanda feministarekin Etxelilatik Alamedara.
    • 19:00etan KONTZENTRAZIOA eta Klown ikuskizuna: “Denok gara plus”
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina