Zunbeltz Bedialauneta izango da berriz ere Ondarroako alkate

0

Larunbatean eratu zen Ondarroako Udaleko Udalbatza berria, eta Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga izendatu dute berriz ere Ondarroako alkate. EHBilduk dituen zazpi zinegotzietatik sei egon ziren larunbateko saioan, EAJk dituen bezain beste, baina legeak hala dioenez berdinketa kasuan alderdi bozkatuenak irabazi du.

Bedialaunetak herrigintza herritarrekin egitearen garrantzia azpimarratu du eta orain arte bezala elkarlanerako prestutasuna erakutsi du. Garai berri baten hasiera izango dela ere azpimarratu du, Kamiñaldeko lanak amaituta, Ondarroako herriak dituen erronka berriei ilusioz aurre egingo diola udal talde berriarekin.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina