Eraso sexistak salatzeko telefono zerbitzua jarriko dute Zapatu Azulerako Ondarroako Udalak eta Radixu Irratiak

0

Indarkeria matxista egunerokoan landu beharrekoa izan arren, eraso sexistak eta sexualak jaien testuinguruan areagotzen den errealitatea da. Horregatik, zapatu azulen gertuko zerbitzu telefonikoa eskainiko du Ondarroako emakumeen Udal berdintasun Kontseiluak, Radixu Irratiarekin elkarlanean.

Zapatu azulen gertatzen diren edozein intentsitateko eraso sexisten arretarako telefonoa: informazioa, aholkularitza eta salatzeko telefonoa. Helburua da eraso guztiak identifikatu (erasoen berri izan), ikusarazi eta behar den neurriko erantzuna ematea ahalbideratzea.

LAGUNTZA ZERBITZUA

Telefono bidezko laguntza eman eta akonpainamendua egin erasotua izan denari edota deitzen duenari. Jai eremu askeak sortzeko bidean, erasoen prebentziorako zein erantzunerako baliabideak eskaini.

  • Urgentziazko momentuan eskuhartzea
  • Informazioa eta aholkularitza
  • Aurrez aurreko arreta eta laguntza

Baliabideak ezagutzen dituzten emakumeek kudeatzen dute telefonoa. Tfno bidezko laguntza emateko eta eraso baten aurrean zer egin behar den azaltzeko prestatuak, eta behar izanez gero, erasotua izan den emakumea laguntzeko eta akonpainamendua egiteko prest daude.

Zerbitzuaren ezaugarriak:

  • Ordutegia: iluntzeko 20:00etatik goizeko 8:00etara.
  • 12 urtetik gorakoentzat
  • Zerbitzuaren atzean indarkeria matxistan arituak eta adituak diren emakumeak egongo dira.
  • Edozein intentsitateko eraso sexistak erregistratzea du helburu, besteak beste.

ERASO BAT JASAN EDO IKUSTEN BADUZU, DEITU

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina