Sexu askapenaren nazioarteko egunerako Ondarroako egitaraua

0

Sexu askapenerako nazioarteko egunerako egitaraua antolatu du Ondarroako Udalak Ondarroako Mugimendu feministarekin eta Emakumeen kontseiluak elkarlanean.

Ekainaren 27an hitzaldia egingo da 19:00etan Etxelilan: Transaktib ismoari buruz arituko dira Ivane Imaz eta German Urteaga, Iñigo Raneroren dinamizazioarekin. Berria egunkarian elkarrizketa interesgarria egin zieten, hona hemen lotura.

Ekainaren 28an kalejira egingo da Etxelilatik abiatuta Andrabanda feministarekin batera eta 19:00etan Alamedan kontzentrazioa egingo da. Amaitzerakoan Pituxa clownaren eskutik Denok Gara plus ikuskizuna.

Ekainean zehar Stonewall 50 urte erakusketa egiten ari da Etxelilan, eta 28an Alamedan ikusi ahal izango dira lanak. 50 urte betetzen dira STONEWALLeko gertakarietatik, LGTBI mugimenduak errepresio eta debekuari aurre egin zietenetik. Gertakari hura erakusketa bateratu baterako gai zentral bezala eskaini dute Hezkidetza Egitasmotik: “Gure Alameda, “Stonwall Auzoa” bilakatuko dugu!”.

Gaiarekin jarraitzeko, irailaren 27an “Kaffka” antzezlana izango da Beikozinin, DBH3, 4 eta batxilergoko ikasleentzat. https://kamikazkolektiboa.com/proiektua/kaffka/

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina