Udalak ez du eskumenik kukaña eta kirol portu inguruan egiten ari diren lanetan

0

Herrian zabaldutako informazioen harira, Ondarroako Udalak argi utzi nahi du ez daukala eskumenik herriko portu eremuan, eta beraz, kirol portuan eta kukañaren inguruan egiten ari diren lanetan ez daukala inolako erantzukizunik.

Duela aste batzuk udalak dutxa ere jarri zuen kukañaren inguruan, herritarren eskariz, baina udalaz gaindiko erakundeek berau kentzera behartu zuten, esan du Eneritz Basuerko Pagoaga Hirigintza zinegotziak. Udalak badaki zein garrantzitsua den herriarentzat eta herritarrentzat inguru hori, batez ere uda sasoian, baina portu eremua denez udalak ez dauka eskumenik inguru horretan erabakiak hartzeko. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak gogorarazi du erreka ingurua, kirol portua eta arrantza portua Eusko Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritzaren konpetentzia direla, eta udalak ez duela erabakirik hartzeko ahalmenik inguru horietan egiten diren lanetan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina