Kiroldegiko udalekuen balorazio positiboa egin dute antolatzaileek, umeek eta euren gurasoek

0

Bi txandetan parte hartu duten umeek eta euren gurasoek bete dituzte gogobetetasun inkestak eta orokorrean balorazio positiboa egin dutela azaldu dute kiroldegiko arduradunek. “Guretzat garrantzitsua da umeek, gurasoek eta begiraleek zein ikuspuntu daukaten jakitea eta euren iritziak geureganatzea, hurrengo urteetarako hobetzen joateko”.

2007 eta 2012 urteen artean jaiotako neska-mutilek hartu dute parte aurtengo kirol udalekuetan, bi txandatan banaturik. 2007 eta 2009koen artean urpekaritza izan da harrera onena eduki duen jarduera, eta ostean triatloia. Arraunak, boulderrak, txirrindularitzak eta aero-zunbak harrera berdina eduki dute inkestetatik ondorioztatutakoeran arabera.

Lehen txandakoen jarduera Arrigorri hondartzan.

Lehen Hezkuntzako 3.mailakoen artean ere triatloia izan da harrera onena eduki duena, eta ostean igeriketa. Sorospenak, errugbiak, patinajeak eta joku kooperatiboek edukitako harrera ere ona izan da. Txikienek, berriz, patinajea eta txirindularitza egin dituzte gustoren. Kirol udalekuan ur jarduerak, talde zein banakako kirolak eta zunba, antzerkia edota joku kooperatiboak bezalako jarduerak egin dituzte.

Kiroldegiko kirol udalekua 2012an egin zen lehenengoz eta aurten lortu da matrikulaziorik gehien. Apurka-apurka hazten doan kopurua da eta pozik daude arduradunak: “gure asmoa herriko umeek uda garaian ere kirola egiten jarraitzea da, ingurumena errespetatuz ahalik eta modalitate gehien ezagutzea eta ahal den neurrian klubetara bideratzea”.

Bigarren txandako jarduera bat kiroldegiko kantxan.

Umeen kasuan, hamarretik zortziri asko gustatu zaizkie egindako jarduerak eta monitoreekin edukitako hartu-emana ere atsegina izan da. Gurasoak ere oso pozik agertu dira kirol udalekuetan eskainitako jarduerekin eta hauek eduki duten ordutegiarekin eta iraupenarekin.

Kiroldegiko arduradunek eskerrak eman nahi izan dizkiete kirol udalekua aurrera eramaten lagundu duten elkarte guztiei: Aurrera Mendi Taldea, Aurrera Txirrindu Elkartea, Mutriku Herri Kirol Taldea, Ondarroa Arraun Elkartea, Aurrera Kirol Elkartea, Koaxi Triatloi Taldea, Ondarroako Urpeko Taldea, Mutriku Rugby Taldea, Txomin Agirre ikastola, Zubi Zahar herri ikastola eta Zaldupe eskola.

IKUSI HEMEN KIROL UDALEKUEN ARGAZKIAK:

1.txandako argazkiak.

2.txandako argazkiak.

HONEKIN LOTUTA:

[Abuztuak 5]: Zaldupe udal kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 12tik 19ra.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina