Hondartzako aulki gordailuaren zerbitzuak aurreikuspen guztiak gainditu ditu eta neurri berriak hartuko dira datorren urterako

0

Duela aste batzuk martxan ipini zen Arrigorri hondartzako gordailuan aulkiak, tunbonak eta umeen jolasak uzteko epea, baina aurreikuspen guztiak gainditu ditu eta herritar asko geratu dira euren gauzak bertan uzteko aukerarik gabe. “Zerbitzu hau eskaintzen hasi zenetik lehen aldia da biltegi guztia betetzen dela, eta aurreikuspen guztiak gainditu dira”.

Udala eta Arrigorriko zerbitzuguneko arduradunak arazoari irtenbidea ematen ahalegindu dira, baina dagoeneko hondartza garaia martxan egonda eta biltegietan lekurik ez dagoela ikusita, ezinezkoa da aurten irtenbidea ematea.

Ez dago irtenbide posiblerik uda honi begira, udako denboraldia martxan baita jada. “Datorren urteko udarako irizpide zehatzak ipiniko ditugu gordailuaren erabilera egiteko lehentasunak ipiniz. Uste dugu adineko herritarrek edo mugikortasun arazoak dituztenek lehentasuna izan behar dutela, erosotasunaren aurretik benetako premiak jarriz”.

Guzti honengatik, inoiz baino gehiago, erabilera arduratsua egitea eskatzen dizuegu herritarroi.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina