#OndarruNeureBalkoitxik egitasmoa martxan ipini du udalak, bakoitzak bere etxeko balkoitik ikusten denari argazkiak atera eta sare sozialetan elkarbanatzeko

0

Denbora asko daramagu ondarrutarrok herriko zenbait txoko ikusi edo bisitatu gabe. Hori dela eta, Ondarroako Udalak #OndarruNeureBalkoitxik egitasmoa ipini du martxan. Herritar guztiek bakoitzak bere etxeko balkoitik ikusten denari argazkia ateratzea da helburua, horrela herritar guztiek herri guztiko txokoak ikusi ditzaten etxean gauden bitartean ere.

Arta puntatik hasi eta Kamiñazpira, Gorozikatik Errenteriaraino. Herriko leku desberdinak argazkietan batzea da asmoa. Etxe batzuetatik balkoiak ikusiko dira, besteetatik teilatuak, eta besteetatik itsasoa, mendia edo ibaia. Baina horixe da asmoa, Ondarroako txokoak argazkietan batzea, ahal diren txoko gehienak!

Argazkiak sare sozialetara (FaceBook, Instagram, Twitter) igo beharko dira #OndarruNeureBalkoitxik traolarekin, herritar guztiek ikusi ahal izateko. Atera argazkiak eta etxe barrutik ere gozatu dezagun gure herriaz!

ARGAZKIAK ATERATZEKO HIRU GOMENDIO:

  • Ipini telefono mugikorra horizontalean.
  • Zoomik ez erabili.
  • Klik!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina