Emakunderen autobusa egongo da Ondarroan, berdintasunaren alde antolatzen diren urteroko topaketen barruan

0

Emakunde-Emakumeen Euskal Erakundeak “XVI. EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUN GUNEA” martxan jarri du, erakunde publiko eta pribatuek gizon eta emakumeen berdintasunaren alde antolatzen dituzten hainbat ekimenen urteroko topaketa. Topaketa horien baitan, Emakunderen autobusa Ondarroako Itsasaurre plazan egongo da bihar (azaroak 6), goizeko 08:00etatik gaueko 21:00etara.

Aurtengo guneak, martxoaren 8ko kanpainaren lelo berbera izango du Erabakitzen dudana izango naiz.  Ahalduntzean eta genero mugarik gabe etorkizuna aukeratzeko eskubidean arreta jartzen du leloak eta orohar proiektuak, modu aske batean eta berdintasunean etorkizuna eraikitzeko.

Herriko ikastetxeetako ikasleek zein herritarrek bisitatu ahal izango dute Emakunderen autobusa bihar Ondarroan; eskola orduetan ikasle eta irakasleek egingo dituzte bisitak. Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak halako ekimenak herrira ekartzearen garrantzia azpimarratu du: “Ondarroa feministago bat eraiki nahi badugu oso garrantzitsuak dira etengabeko formakuntza eta kontzientziazioa, gehienbat herriko gazteengan”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina