Aste guztian ospatuko da Ondarroan Santa Zezili, kaleak musikaz girotuz

0

Astelehenetik (azaroak 18) larunbatera arte (azaroak 23) musikaz alaituko dituzte herriko musikariek bazter eta txokoak, Santa Zezilia eguna dela eta, Ondarroako Udalak antolatuta. Urtero antolatzen dira ekintzak, eta aurten ere emanaldiak kalera atera dituzte.

Aurtengo Santa Zezilin parte hartuko dute Unanue Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek, musika tailerreko ikasleek, Kresala Kultur Elkarteko trikitilari eta pandero-joleek, Ondarroako Txistulariek, Ondarroako Metal Taldeak, Unanue Kamara Koralak, Kantaize Abesbatzak eta udal musika olako Olatukantu koruak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina