Musika Eskolak abenduko egitaraua aurkeztu du, tartean, Artibai Egoitzan eskainiko dituen entzunaldiekin

0

Abenduko egitaraua aurkeztu du Unanue Udal Musika Eskolak. Urtero egiten duten modura aurten ere Ondarroako Unanue Udal Musika Eskolako ikasleek hainbat entzunaldi eskaniko dizkiete Artibai Egoitzako egoiliarrei. Une oso berezia izaten da musikaren bitartez egiten duten belaunaldien arteko uztarketa eta denen artean arratsalde polita igarotzen dute egoiliarrek giro epelean. Horrez gain, Gaboentako kontzertua ere eskainiko dute abenduaren 23an.

Guztira, lau entzunaldi eskainiko dituzte Artibai Egoitzan:

  • Abenduak 12, osteguna, 18:00etan trikitilariak.
  • Abenduak 16, astelehena, 17:30ean flauta, txistu eta klarineteko ikasleak.
  • Abenduak 17, asteartea, 17:00etan, biolin, tronpa eta biolontxeloko ikasleak.
  • Abenduak 18, asteazkena, 17:30ean, akordeoi, gitarra eta tronpetako ikasleak.

HONEKIN LOTUTA:

[Abenduak 2]: Ekintzaz betetako Gabonetako egitaraua aurkeztu du Ondarroako Udalak

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina