Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean Alamedan batu dira herritarrak

0

Ondarroako Udalak deituta elkarretaratzea egin da azaroaren 25aren harira, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Emakumeek jasaten duten indarkeria matxista salatu dute herritarrek Alamedan.

Andrabanda Feministak girotu du arratsaldea eta herritarrak Emakumeen aurkako indarkeriarik ez! zioen pankartaren atzean bildu dira. Bertan egon dira udal ordezkariak ere. Elkarretaratzearen amaieran Ondarroako Udalaren eta Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluaren adierazpen instituzionala irakurri du Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak.

[ONDARROAKO UDALAREN ADIERAZPEN INTITUZIONALA]

Gaur eta hemen nabarmendu behar dugu indarkeria mota hau egiturazko zerbait dela; gaur eta hemen gure konpromisoa berretsi nahi dugu emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko jendartea eraikitzeko. Era berean, azpimarratu behar dugu, ostera ere, esku-hartzea arlo guztietan dela beharrezkoa: prebentzio-lana egiteko, biolentziari erreparatzeko, arreta eta babesa emateko, koordinazioan eta justizian; eta arreta berezia jarri behar diegu biktimei eta bizirik atera diren emakumeei dagokien erreparazioa izan dezaten.

[ONDARROAKO UDALAREN ADIERAZPEN INTITUZIONALA]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina