Ekintzaz betetako Gabonetako egitaraua aurkeztu du Ondarroako Udalak

0

Herriko taldeekin elkarlanean egitarau oparoa antolatu du Ondarroako Udalak, adin tarte guztietako herritarrei zuzendutako 30 ekintza baino gehiagorekin. Kultur, Kirol eta Berdintasuneko ekintzek osatzen dute gehienbat egitaraua. Aurkezpenean egon dira Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkatea, Nagore Badiola Alberdi Kirol zinegotzia, Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotzia eta Eneritz Basurko Pagoaga Hezkuntza batzordeburua.

[IKUSI HEMEN GABONETAKO EGITARAUA]

Abenduko lehen egunetatik dago martxan egitaraua, Kofradia Zaharrean Corrado Masaccik ipini duen txotxongilo erakusketarekin. Kofradia Zaharreko bi solairuetan amets egiteko espazio aparta muntatu du Masaccik. Bestalde, abenduaren 5etik 15era ikusgai egongo da udal erakusketa aretoan Miquell Saumellen marrazki erakusketa ere.

Ondarroako Udalak Ez Dok Hiru antzezlana ikusteko eta Pirritx, Porrotx eta Marimotosen Bizi Dantza ikuskizunerako bina sarrera bikoitz zozketatuko ditu.

Berdintasun arloko estreinaldiek leku berezia edukiko dute aurtengo Gabonetako egitarauan. Batetik, Txakur Gorria kolektiboko neskek Orainmenean ikuskizunaren aurrestreinaldia eskainiko dute Etxelilan abenduaren 19an, eta bestetik, abenduaren 21ean, Nik sinistetsut festibala ospatuko da Alamedan lehen aldiz. Gabonetako ohiko kantaldiek, dantza ikuskizunek eta musikarien kalejirek ere euren ohiturei jarraitu diete eta aurten ere herriko kaleak girotuko dituzte. Olentzero eta Mari Domingi ez dira faltako Gabin egunean, eta Errege Magoak ere iritsiko dira urtarrilaren 5ean. Kirol jarduerei dagokionez, Egia-Iriondo memoriala Jose Mari Aranbarri Egiaren hutsunearekin etorriko da aurten. Kalamendiko irteera eta Kakatzan izango dira Gabon Zahar eguneko goizeko protagonistak.

Ez Dok Hiru antzezlanak euskal musikaren istorio bat kontatuko digu.

Zozketak. Ondarroako Udalak Ez Dok Hiru antzezlana ikusteko eta Pirritx, Porrotx eta Marimotosen Bizi Dantza ikuskizunerako bina sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Zozketan parte hartzeko hurrengo egunetan udaleko sare sozialetara igoko diren ekintza horiei buruzko karteletan iruzkinen bat egin beharko da.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak eskerrak eman nahi dizkie egitaraua osatzen lagundu duten herriko talde eta eragile guztiei: “beste behin herriko taldeekin batera egitarau oparoa eta ederra antolatzea lortu dugu. Mila esker denoi!”.

Hurrengo egunetan banatuko dira egitarauak etxez-etxe.

[IKUSI HEMEN GABONETAKO EGITARAUA]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina