Zeuk esan: 116 111, haurrei eta nerabeei laguntzeko telefonoa

0

Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen zerbitzua da eta bere helburua haurrei eta nerabeei laguntza eskaintzea da. Zeuk esan telefonoa doakoa da eta guztiz anonimoa. Laguntza behar duen haur edo nerabe bat bazara edo laguntza premian dagoen adingabe bat ezagutzen baduzu, deitu!

Zeuk esan telefono zenbakiaren atzean daudenak psikologoak eta gizarte hezitzaileak dira, haur eta nerabeen esparruan espezialistak direnak. “Badakigu zein garrantzitsuak diren zure intimitatea, zure ideiak eta zure zalantzak. Arreta osoz hartu eta entzungo zaitugu, eta laguntzen saiatuko gara. Lagundu nahi dizugu, besterik gabe!”.

Zeuk esan zerbitzuak, telefono bidezko arreta eskaintzeaz gain, beste bide batzuk ere badauzka: web-orrialdea eta blogak, gizarte-sareak, bideo kanala eta kontsulta-postontzi anonimoa ditu, telefonoz deitu ordez idatzi eta zer gertatzen zaizun kontatu nahi baldin bada ere. Klikatu hemen!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina