Irteera antolatu dute Gaztelekutik Tertangako aterpetxera, urtarrilaren 4 eta 5erako

0

Hasiera batean abenduaren 28rako eta 29rako antolatuta bazegoen ere, 2020ko lehen asteburuan egingo da Gaztelekuko irteera Tertangako aterpetxera. Udalak argitaratutako egitarauan ere abendua agertzen den arren, gazteek beraiek erabaki zuten egokiagoa zela urtarrilean egitea irteera, begiraleen oniritziarekin.

Gaztelekuko monitoreek esan dutenez gau bat igaroko dute Tertangako (Araba) aterpetxean, urtarrilaren 4 eta 5aren bitartekoa. “Urtarrilaren 4an goizeko 10:00etan aterako gara eta hurrengo eguneko 14:00etan itzuli”. Izena eman nahi dutenek Errebala Txikiñe Gaztelekuan egin beharko dute abenduaren 14tik 22ra bitartean. Gaztelekuan eman behar da izena eta ordutegi hau dauka: larunbatetan 17::0etatik 21:00etara eta igandetan 16:30etik 20:30era; erabiltzaile gazteek eta monitoreek elkarrekin adostu zituzten ordutegi hauek ikasturteko lehen asteburuan.

Gabonetako oporraldiari dagokionez, urteko azken asteburuan (abenduak 28 eta 29) itxita egongo da Gaztelekua. Urtarrilaren 2an (osteguna) eta 3an (ostirala), ostera, zabalik eta 4an eta 5ean irteera Tertangara.

HONEKIN LOTUTA:

[Abenduak 2]: Ekintzaz betetako Gabonetako egitaraua aurkeztu du Ondarroako Udalak

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina