‘Kaffka’ antzezlanaz gozatuko dute herriko gazteek, Ondarroako Udalaren Hezkidetza Proiektuaren baitan

0

Irailean egitea aurreikusi zuen Ondarroako Udalak, baina ikasleen greba bat tarteko bertan behera geratu zen antzezlana. Orain, Hezkidetza Proiektutik beste behin ere antzezlana Ondarroara ekartzea lortu da eta abenduaren 11an, asteazkena, taularatuko dute 11:00etan Beikozinin. ‘Kaffka’ antzezlana aniztasun sexu-afektiboaren sensibilizazioa eta ikusgarritasuna jorratzen dituen lana da. DBH 3, DBH 4 eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago.

SINOPSIA. 2049. urtean gaude. Sistemarentzako nerabezaroa kontrolatu beharreko etapa bat da. Pasioak ez du lekurik gizarte berri honetan. Nerabeen pasioek eragin ditzaketen arriskua eta kaosa ekidin nahian sortu dira Käffka eremuak. Kontestu honetan ezagutuko dira gure bi protagonistak, Lirian eta Orion.

Sormen prozesu honetan, kontutan hartuko ditugu gaur egungo nerabeek bizi dituzten errealitate ezberdinak, ikusten duten lanarekin identifikatuta senti daitezen.

1. Maitasunaren gaiaren inguruko hausnarketa; irudi esterotipatuetatik aldendu eta guretzat errealagoak diren harremanak islatuaz. Kasu honetan bi emakumeen arteko maitasuna hartuko dugu oinarri.
2. Emakumezkoak diren bi pertsonaia indartsu planteatzeko aukera paregabea iruditzen zaigu. Emakume hauen arteko maitasun istorioa naturaltasunez
eta askatasunez taularatuko dugu.
3. Nerabeek planetarekin harremantzeko duten modua aztertu eta kontzientzia hartu.
4. Adin honetan gurasoekin duten harreman konplexua aztertuko dugu, bertan agertzen diren itzal eta argiak islatuaz.
5. Droga, biolentzia eta sare-sozialen gaiak tratatuko ditugu.
6. Akzio handiko antzezlana izango da. Ezaugarri hau nerabeekin konektatu ahal izateko zubi erakargarri bat dela uste dugu.
7. Gaur egungo gizartearen izaera kontsumista eta produktiboa isladatuko dugu, interesgarriak iruditzen zaizkigun balioak azpimarratzeko helburuarekin.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina