Lilatoian izena emateko epea zabaldu dute eta Ondarroan Etxelilan eman ahalko da izena

0

Martxoaren 1ean ospatuko da Donostian Lilatoiaren 31.edizioa eta aurten ere bertan parte hartzeko Etxelilan eman ahalko da izena. Etxelila zabalik egoten da asteartetik ostiralera 16:30etik 20:30era.

Izen emateaz gain, Etxelilan Udal Berdintasun Kontseiluak antolatuko duen autobusean izena emateko aukera ere egongo da. Hauek dira antolatzaileek finkatu dituzten datak:

  • Inskripzioak otsailaren 20ra arte irekita egongo dira edo dortsalak agortu arte
  • Bajak urtarrilaren 31 arte tramitatuko dira eta urtarrilaren 1etik aurrera ez da dirurik itzuliko.
  • Dortsal aldaketak ez dira onartuko.

5 kilometroko ibilbidea daukan Lilatoia martxoaren 1ean (igandea) ospatuko da 10:30etik aurrera Donostian. Aringaingan taldeari esker Ondarroan geroz eta gehiago dira korrika egitera kalera ateratzen diren emakumeak eta azken urteetan argi geratu da hori Euskal Herriko leku desberdinetan parte hartu duten lasterketetan. Lilatoian ere egongo dira Aringaingan taldeko neskak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina