Ondarroako emakume artistak oholtzara igoko dituen ‘Nik sinistetsut!’ festibala antolatu du Ondarroako Udalak abenduaren 21erako

0

Ondarroan emakume artista ugari daude eta horiei  protagonismoa eta espazio eskaintzea dira Ondarroako Udalak antolatutako Nik Sinistetsut! festibalaren helburuak. Abenduaren 21ean emakume artistak izango dira protagonistak Alamedan.

Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak azaldu duenez “herriko emakumeek egindako adierazpen artistiko ezberdinak oholtza gainean jarriko dira”, horrekin ” indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeen egiaren aitortza aldarrikatzea” lortzeko; hortik dator festibalaren izena: Nik Sinistetsut!.

Andrabanda Feminista. Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Ondarroako Udala eta Ondarroako Emakumeen Udal Kontseilua eskutik ibili dira abenduaren 21erako guztia zehazteko lanean. Emakume artistek kalera aterako dituzte euren lanak, herritarrek emakume ondarrutarren lanak ikusteko eta zein garrantzi duten aldarrikatzeko. Festibalaren beste oinarrietako bat 5 minutuero izango da: herriko emakumeek adierazpen artistiko ezberdinetan oinarritutako lanak plazaratuko dituzte (erakusketa ibiltaria, dantza, musika, , antzerkia, irakurketa, Andrabanda…). Amaiera Optika taldearen kontzertuarekin emango zaio.

Berdintasun zinegotziak zehaztu du lanak kalera ateratzea eta emakume artistei ikusgarritasuna ematea direla helburuak, eta horregatik festibala Alamedan ipiniko den karpan egingo dela: “garrantzitsua deritzogu lanak kalera ateratzea, emakumeek euren presentzia edukitzea espazio publikoan, eta euren lanen berri herriko kaleetan eman ahal izatea”.

“Festibalean parte hartuko duten herriko norbanako eta talde guztiak ikusirik argi dago emakume sortzaile asko eta maila handikoak daudela herrian. Indarkeria matxistari aurre egiteko dituzten konprommisoa eta kemena ikusirik, bi elementuok uztartuta kartel oso ederra geratu zaigula uste dut”.

Emakumeen Udal Berdintasun sailetik eskerrak eman nahi dizkiete festibalean parte hartuko duten guztiei:

  • Emakumeon artea kalean. Herriko emakume artisten erakusketa ibiltaria:

Agurtzane Arrizabalaga Larrinaga, Ainhoa Garalde Ortega, Aitziber Bengoetxea Lete, Arantza Ibarra Basañez, Bittore Laka Goenaga, Edurne Arrizabalaga Basterretxea, Goreti Serrano Akarregi, Josune Laka Artetxe, Mª Angeles Etxaburu Zubikarai, Marian Etxabe Ariztondo, Lore Elkoro Arrizabalaga, Rosa Alkorta Arrizabalga eta Yolanda Eizagirre Urkiola.

  • Kalejira:

Andrabanda Feminista.

  • 5 minutuero arte adierazpenen erakustaldia. Herriko emakumeok oholtza gainean:

Ainhoa Etxebarria Gomez, Biren taldea (Ane Agirre Alkorta eta Nora Agirre Alkorta), Garazi Etxaburu Aulestia, Haizea Bernedo Osa, Idurre Ibazeta Lertxundi, June Medialdea Herreros, Leire Egiguren Urrosolo, Nahia Iparragirre Burgoa (Artaka Kultur Elkartea), Nekane Akarregi Amutxastegi, Nerea Sanchez Aldazabal, Txabela Bragas (Amaia Cabero Saizar eta Leire Cabero Saizar).

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina