Elkarretaratzea deitu du Ondarroako Udalak Gabon Zahar egunerako: `Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira´ lelopean.

0

Ondarroako Udalak urtero Gabon Zahar egunean egiten duen elkarretaratzea deitu du aurten ere. Urteko azken eguneko eguerdian Alamedan batzeko deia luzatu diete herritarrei, 13:00ean. Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira izango da elkarretaratzearen leloa.

Giza eskubideak pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmenak dira. Ukaezinezkoak dira eta edozein antolamendu juridiko, demokratiko eta pluralistak babestu, zaindu eta betearazi egin behar ditu. Norberaren estatus, sexu, joera sexuala, etnia edo herritartasuna edozein izanda ere, ukaezinak dira eta ezin da hauen kontrako legeak ezarri.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina