Ostiralean amaitzen da Etxelilan Lilatoirako izena emateko epea

0

Ostiralean (urtarrilak 31) amaituko da Etxelilan 31.Lilatoian parte hartzeko izena emateko aukera. Lilatoia Donostian ospatuko da martxoaren 1ean, igandea, 10:30ean. Dagoeneko 90 emakume ondarrutarrek eman dute izena. Etxelila asteartetik ostiralera arratsaldetan egoten da zabalik, 16:30etik 20:30era.

Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak esan du hasierako ideia Ondarroatik autobus bat ateratzea bazen ere, izena emandako emakume kopurua ikusita udala prest dagoela bigarren autobus bat ateratzeko. Gaineratu du autobusa ez dela bakarrik korrikan egitera doazen emakumeentzat: “Donostian egingo diren aldarrikapen eta festara hurbildu nahi duten emakumeak ere izena eman ahalko dute autobusean”.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina